Votar

Catalunyako Suhiltzaile taldearen adierazpena

Azken egunetan Catalunya eskubide eta funtsezko askatasun urratze larriak jasotzen ari da. Gertaera hauek oinarrizko balio demokratikoak zapaltzen dituen igoera batean ari dira ematen.

Biltzeko, prentsarako eta adierazpen askatasuna nola mugatu ditutzen ikusi dugu, eta nola mehatxatu dituzten gaitasungabetzearekin eta zigorrarekin gure herriko kargu publikoak.

Duela egun batzuk inprimategietan, komunikabideetan eta posta-enpresetan erregistro batzuk bezala hasi zena preludio bat besterik ez zen izan eta 700 alkate deklaratzera deituekin, langile publiko eta goi karguen atxilotzearekin, webguneen itxierarekin eta duela gutxi Mosso d’Esquadren interbentzioarekin jarraitu du.

Gertaera hauen aurren suhiltzaileek ondokoa eskatzen dute:

– Eskubide urratze hauen aurrean gure ezetza adieraztea

– Mosso D’Esquadrei gure laguntza eskaintzea une zail hauetan, eta gure erakundean lagun izango gaituztela adieraztea

– Erresistenzia baketsurako deia egitea edozein bortizkeria motaren aurrean. Larrialdi eta segurtasun erakunde bat gara eta arrisku egoerak ekiditzeko gaude. Une honetan lasaitasuna erakutsi nahi dugu. Hemen gara eta hemen izango gara.

Historikoki suhiltzaileak herriaren alde egon gara. Gizartearekiko konpromezua da gure lanaren funtsa. Herritar guztiak babestu eta babestuko dituen erakunde publikoa gara, salbuespenik gabe, zeharka, eta zeharkapen honetan aurkitzen dugu demokrazia den amankomuneko ardatza, gaur inoiz baino gehiago gure laguntza behar duena.

Oso maitatuak sentitu izan gara beti, eta gure eskubideak zapaltzen dituzten une honetan gure erantzuna elkarrekin egotea besterik ezin da izan, herritarren ondoan, eta horrek kalera irtetzea esan nahi badu, irtengo gara.

 

Suhiltzaileak bakearen eta demokraziaren defentsan.